Geroa Baik adostasun zabalak bilatuko ditu genero berdintasunaren alde
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak ziurtatu duenez “eskubideak handitzen ari dituen legegintzaldia da egungoa, baita berdintasun alorrean ere”. Eledunaren arabera “ostiral honetan egingo den Genero Parekidetasun eta LGTBI+ Politika Publikoei buruzko osoko bilkura monografikoa aukera handia da eta, zalantzarik gabe, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Foru Legearen debatearen aurreko pausoa, berriki aurkeztu baita Legea parlamentuan tramitatzeko, Nafarroa alor honetan aitzindari bihurtuko duen legea alegia”.
Martínezek gaineratu duenez, “pauso asko ematen ari diren arren, benetako Berdintasun errealitate izateko oraindik asko falta da, eta horregatik, esfortzu oro gutxi da akordio eta adostasun politikoak lortzeko orduan. Horregatik Geroa Baik egokia eta aproposa deritzo Nafarroako Parlamentuan ezaugarri hauetako osoko bilkura egitea. Pertsona guztien berdintasun legal, sozial eta sustantiboaren alde egiten dugu, haien nortasuna edo sexu orientazioa dena delakoa ere, horregatik garrantzitsua da neurri egituratzaileak, iraunkorrak eta eraginkorrak hartzea”, gaineratu du.
Azkenik, koalizioak iritzi du “ultra eskuinaren gorakada arriskutsu bat gertatzen ari den unean, berriki Andaluziako paktuan frogatu den moduan, inoiz baino beharrezkoagoa dela genero eta berdintasun alorretan haien diskurtso arriskutsuari aurre egitea, demokrazian sakondu nahi duten indarren artean adostasunak bilatuz eta pertsona guztientzako eskubideak errealitate eginez”, amaitu du.
Koldo Martínez