Geroa Baik alderdiek osaturiko mahai bat bultzatzea proposatu du Nafarroako Tokiko Administraritzaren Erreforma garatzeko beharrezkoak diren adostasunak lantzeko
Nafarroako Tokiko Administraritzaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea garatzen jarraitu ahal izateko beharrezkoak diren adostasunak lantzeko parlamentu taldeek osaturiko mahai bat eratzea planteatu du Geroa Baik
Pablo Azcona parlamentu taldeko bozeramailearen arabera, “Geroa Bairen iritziz premiazkoa da gai honi heltzea, eta ziurrenik Munizipalismoa eta Tokiko Erakundeak Administraritzaren zati garrantzitsua direla ulertzen duten beste alderdi politikoekin elkarbanatzen dugu hau”.
“Tokiko erakundeei erantzuna emateko adostasuna eta elkarrizketa” eskatu ditu Azconak.
Halaber, azken asteburuan Madrilen PPk egindako mobilizazioa aipatu du ere. PPk Madrilen egindako ekitaldia kritikatu du, “berriro ere mamuak astinduz”. “Orain amnistiarena da, Feijóok inbestidura saioari aurre egin behar dion astean ahulezia sintoma besterik ez den manifestaldia. Manifestaldi honek prozedimendu hau ezkutatzen du eta eskuinak beste edozein Gobernu aurrerakoiren aukera baztertzeko ohikoak dituen mamuak aurrera ateratzen ditu”, azpimarratu du.