Geroa Baik Amaia Jaurrieta aurkeztuko du Tafallako Alkatetzarako hautagai moduan Uxue Barkosekin egingo den ekitaldian
Geroa Baik Tafallako Alkatetzarako Amaia Jaurrietaren hautagaitza aurkeztuko du bihar 19:30etan Beratxa Hotelean egingo den ekitaldi irekian, eta bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak hartuko du parte.
Amaia Jaurrieta Osés (Tafalla, 1949) goi arkitektoa da, Hirigintzan espezializatua. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen eta Tafallan garatu du bere lanbidea autonomo moduan.
2007an Jaurrieta Nafarroa Bairen hautagai-zerrendan egon zen udal hauteskundeetan.