Itzuli

Geroa Baik Antsoainen lan istripuan hildako langilearen heriotza deitoratu du

    Geroa Baik 46 urteko langilearen heriotza deitoratu du, zendutakoa atzo Antsoaingo industria nabe batean zazpi metroko garaieratik erori ondoren. Koalizioak gainera bere elkartasuna eta babesa agertu die zendutakoaren senitartekoei, bai eta bere lankide eta lagunei ere.

    “Hilabete baino gutxiagoan hiru lan istripu mortal erregistratu dira jada”, gogorarazi du koalizioak eta horregatik azpimarratu du “lan prebentzioaren baitan dauden agente ezberdinekin lankidetzan aritzeko beharra gaitz honi behingoz aurre egiteko”. Halaber, koalizioak “nahitaezkoa” deritzo “lan istripuen prebentziorako arauen betetze zorrotza, bai eta kalitatezko enpleguaren sortzea, istripu deitoragarri hauen ahal den neurrian ekiditeko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko