Itzuli

Geroa Baik ardura eskatu die indar aurrerakoiei Estatuko egoera politikoa desblokeatzeko

Jardunean egongo ez den Gobernu zentral batekin elkarlanean jorratu beharreko eta Nafarroarentzako garrantzitsuak diren gaiak daudela azpimarratu du koalizioak

    Geroa Baik ardura eskatu die indar aurrerakoiei Estatuan legegintzaldia hasteko ahalbidetuko duen akordio bat lortzeko. Koalizioak premiazkoa deritzo gaur egun dagoen blokeoa gainditzea eta erakundeei egonkortasun politikoa eta ekintza ahalmena ematea.

    Zentzu honetan, Geroa Bairen iritziz hauteskundeen aurrerapena ezin da inolaz ere gaur egungo blokeo politikoari erantzun bakarra izan, horrek aurre egin beharreko erronkekin bateraezina den bitartekotasun epealdi luzea eta jarduneko gobernua luzatuko bailuke.

    Zentzu honetan, Geroa Baik nabarmendu duenez, Gobernu zentralarekin elkarlanean jorratu beharreko eta Nafarroarentzako funtsezkoak diren gai garrantzitsu ugari dago mahai gainean, eta hauteskundeen aurrerapenak Nafarroako gizartearen interes orokorrarentzako funtsezkoak diren eta gehiago atzeratu ezin daitezkeen gaietan aurrera egitea eragotziko lukeela kritikatu du.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik Estatuan gobernu berri bat eratzeko ahalmena duten indar politiko aurrerakoiak premiatu ditu egoeraren araberako mailan egon daitezen, bai eta eskuzabaltasunez joka dezaten eta akordio bat lortzeko elkarrizketa gaitasuna eduki dezaten ere, Estatu mailako panoraman aitzindaririk ez duen ezegonkortasunari amaiera emateko helburuarekin, denbora gehiegi baitaramagu egoera honetan, lau urtetan lau gobernu ezberdin, zentsura mozio bat eta hiru hauteskunde orokor ikusi ditugu eta.

    Izena eman gure buletina jasotzeko