Itzuli

Geroa Baik ardura eskatu dio EH Bilduri Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazioaren aurrean agertutako jarreragatik

Geroa Baik ardura eskatu dio EH Bilduri Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazioan agertu duen jarreragatik. Koalizioak ziurtatu duenez “EH Bilduk  eta Alde Zaharreko kolektiboek auzoan etengabeko polizia presentzia dela eta agertu duen kezka” elkarbanatzen du, eta ziurtatu du “poliziaren presentzia eraikin honen eta ondokoen segurtasuna bermatzeko beharrarekin batera” dagoela. 

“Deigarria da EH Bilduk, itxuraz Foruzaingo integral baten aldeko apustua egin ondoren, efektibo hauen presentzia kritikatzea atzo eta gaur burututako operatiboan, haien helburua Rozalejoko Markesaren Jauregira sartzea baita eraikinaren egoera ikuskatzeko. Agerikoa da Foruzaingo integral batek berarekin daramala horrelako operazioak egitea, baimen judizial baten baitan egin direnak gainera”, azpimarratu du Geroa Baik. 

Koalizioaren aburuz “deigarria da ere EH Bilduren aldetik egindako elkarrizketarako eta negoziaziorako deialdia, formakuntza honek oso ongi dakienean Rozalejoko ‘okupen’ aldetik dagoen borondate negoziatzaile eza”. Horrela, Geroa Baik gogorarazi du “Nafarroako Gobernua abuztuan saiatu zela okupekin negoziatzen eta elkarrizketa mantentzen, baina EH Bilduk ere hilabeteetan zehar egin zuen ere”. 

“EH Bilduk oso ongi daki ‘okupek’ udalarenak diren espazioak lortzeko aukerari uko egin ziotela, edukiak baino edukiontziak garrantzia handiagoa duela agertu”, azpimarratu du Geroa Baik, gogoratuz “kolektiboen eskaerei erantzuna emateko eskumena azken finean Iruñeko Udalarena dela”. 

Zentzu honetan, Geroa Baik nabarmendu du “agerian geratu dela Rozalejoko ‘okupazioaren’ atzean dagoena Nafarroako Gobernuaren izena belzteko helburua dagoela eta, zehazki, gure koalizioa”, eta Foru Exekutiboa sostengatzen duten indar politikoei eskatu die “arduratsuak” izan daitezen, “bai herritarrekin bai eta aldaketarekin ere, eta ez ditzatela hauteskunde larritasun eta interes soilak Nafarroako herritarren interes orokorren eta segurtasunaren gainetik jarri, azken finean hori baita Rozalejoko Markesaren Jauregian jokoan dagoena”. 

Azkenik, Geroa Baik bere gaitzespena adierazi du Alde Zaharreko denda eta fatxadetan agertutako pintaden aurrean, auzoko merkatari eta bizilagunei kalteak sortzen baitizkiete, eta bere harridura agertu du ere EAJ-ri, Geroa Bairi berari eta Nafarroako Gobernuari zuzenduriko mehatxu onartezinen aurrean sektore eta formakuntza politiko jakin batzuek edukitako isiltasunagatik. “Mehatxu hauek onartezinak dira gizarte demokratiko batean eta jada gaindituak genituen beste garai batzuek ekartzen dizkigu burura”, amaitu du esanez koalizioak.

Izena eman gure buletina jasotzeko