Geroa Baik arrazakeriaren aurka bihar deitutako mobilizaziorarekin bat egiten du eta hiritarrak bertan parte hartzera animatzen ditu
Geroa Baik arrazakeriaren aurka eta ‘eskubide guztiak pertsona guztientzat’ lelopean bihar 12.00ean Gaztelu Plazan egingo de mobilizazioarekin bat egiten du. Koalizioak gainera, Papeles y Derechos Denontzat, SOS Arrazakeria edo Nazioarteko Amnistia erakundeek deitutako mobilizazio horretan hiritar guztiak parte hartzera animatu ditu.
Geroa Bairen iritziz, arrazakeriaren, xenofobia eta bazterkeriaren, eta ezberdinarekiko gorrotoaren aurkako borroka, tamalez, beharrezkoa izaten jarraitzen du gaur egun, eta bere konpromisoa agertu du aniztasuna eta pluraltasuna aberastasun moduan ulertuko dituen gizarte bat lortzeko lanean jarraitzeko.
Azkenik, koalizioak gogorarazi du orain dela urtebete elkarretaratze honen leloa ‘pertsona bakar bat ez da ilegala’ izan zela, pertsona migrante eta errefuxiatuei erreferentzia eginez, eta deitoratu du ordutik hona Estatuek eta Europar Batasunak pertsona horien harreran aurrerapausorik egin ez izana, ez eta bere giza eskubideen defentsan ere ez.