Geroa Baik arrazakeriaren aurkako eta pertsona guztientzako eskubide guztien defentsarako manifestaldiarekin bat egin du
Datorren larunbatean, martxoak 24, 12:00etan Iruñeko Gaztelu Plazatik abiatuko den arrazakeriaren aurkako manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik eta deialdia egin die Nafarroako herritarrei mobilizazioan parte har dezaten, bai eta aste honetan Arrazakeria Diskriminazioaren Nazioarteko Eguna dela eta aste honetan egingo diren ekitaldi ezberdinetan ere.
Koalizioaren aburuz bazterkeriaren eta gorrotoaren aurkako borroka, tamalez gaur egun, beharrezkoa da oraindik eta bere konpromisoa agertu du arrazakeria eta xenofobia gure gizartetik deuseztatzeko.
Geroa Baik gainera azpimarratu du garrantzi handikoa dela pertsona guztientzako eskubideak defendatzen jarraitzea, Auzitegi Konstituzionalak osasun arretarako foru legea bertan behera utzi ondoren, eta oso modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak arreta hau ematen jarraitzea bai eta pertsona guztientzako osasun unibertsala defendatzen jarraitzea, pertsona horiek duten egoera administratiboa dena delakoa ere.
Azkenik, koalizioak ziurtatu du lanean jarraituko duela dibertsitatea eta aniztasuna aberastasun moduan izango duten gizarte bat lortzeko, elkarren aurka joateko elementu izan ordez.