Itzuli

Geroa Baik autogobernu gehiago eskatu du Nafarroak parke eoliko eta fotovoltaikoen ezarpenaren gainean erabaki dezan

Mikel Asiain parlamentariak ekimen bat proposatuko du Foru Ganberaren hurrengo osoko bilkuran egungo mugaketekin amaitzeko

Mikel Asiain Mikel Asiain

Geroa Baik autogobernu gehiago eskatu du Foru Komunitatean parke eoliko eta fotovoltaikoen ezarpenaren gainean Nafarroak erabaki dezan, gaur egun parke hauek ezartzeko erabakiaren gainean Nafarroak duen gaitasuna estatu mailako legediak mugatzen baitu. Mikel Asiain koalizioko parlamentariak defendatu duenez, “erabakitzeko eskubidea gure erakunde propioetan egon beharko luke, eta horretarako hori galarazten duen egungo lege markoa aldatu beharra dago”.

Zentzu honetan, Asiainek ekimen bat proposatuko du Foru Ganberaren hurrengo Osoko bilkuran, Nafarroako Gobernuak “Gobernu zentralaren aurrean beharrezko kudeaketak burutu ditzan, parke eoliko edo fotovoltaikoak ezartzeko ekimen guztien gaineko erabakitzeko gaitasuna Nafarroako erakundeen eskutan egon dadin, gaur egun 50 Mw baino gutxiagokoetara bakarrik mugatzen baita”.

Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “gaur egun, 50 Mw-ko potentzia gainditzen duten ekintza guztien gaineko azken erabakia, dagokion Ministerioaren eskutan dago”. “Foru Komunitatearen gaitasuna Ingurumen Eraginaren Deklaraziora mugatzen da, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak ematen duena, baina izaera erabakitzailerik gabekoa, izan ere organo nagusia, aurkezten diren proiektuen gainean azken hitza benetan duena, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioa baita”, azaldu du.

Asiainek ziurtatu duenez, “gure lurraldearen eta bertako herritarren interesen defentsa, Foru Komunitatearen errealitatearen ezagutza, lurralde osoaren gizarte kohesioa eta Europar Batasunetik markaturiko eta gure erakundeek propio hartutako deskarbonizazio helburuak lortzea zera eskatzen du; prozedimendua aipatutako 50 Kw baino gutxiagoko parkeei dagokien bera izateko beharra planteatzea”.

“Azken finean, analisia, ikerketa eta azken erabakia gure Komunitatean bertan ematea, Nafarroako Gobernuko hiru departamentuen partaidetzarekin: Ingurumen Eraginaren Deklarazioa Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren aldetik; Lurraldearen Antolakuntza Departamentuaren posizionamendua; eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako Departamentuaren babesa”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

 

Izena eman gure buletina jasotzeko