Itzuli

Geroa Baik auzitara eraman du Navarra.com-eko zuzendaria Uxue Barkosi buruzko balizko kalumnia eta irain delituak direla eta

    Geroa Baik kereila kriminala jarriko du Ignacio Murillo Martín Navarra.com-eko zuzendariaren aurka, koalizioaren aburuz Uxue Barkosen ohore eta izen on eskubidea urratzen duten hainbat artikuluren egilea baita, horietan kalumnia eta irain larria jaurti dituelarik. Salaketa jarri aurretik egin den kontziliazio ekitaldia gaur goizean izan da Iruñeko Lehen Instantzia eta Instrukzioko Auzitegian.

    Koalizioaren iritziz komunikabide horretako zuzendariak behin eta berriro jaurtitzen ditu Uxue Barkosek, zinegotzi zenean, Iruñeko Udalean jasotako dietei buruzko kalumnia eta irainak, Geroa Bairen arabera Barkosen irudia iritzi publikoaren aurrean laidotzeko diseinaturiko eraso estrategia argi bati erantzuten diolarik.

    Geroa Baik azpimarratzen duenez komunikabide honetako zuzendariak Barkosi delitu bereziki larriak egoztea bilatzen du, jakinez gai honi buruz jada Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza, Auzitegi Goreneko fiskaltza eta ondoren Auzitegi Altuko Bigarren Aretoa bezalako instantziek kasu guztietan delitua dagoenik ukatu dutela. Halaber, bai Kontuen Ganberak, bai Arartekoak bai eta Iruñeko Udalak ere ebatzi dute ez dagoela inolako irregulartasunik. 

    Geroa Bairen arabera, argi geratzen da gaur egun Nafarroako Gobernuko Lehendakaria denaren irudia laidotzeko eta ahultzeko saiakera direla eraso horiek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko