Geroa Baik azalpenak eskatu ditu Ultzamako biometanizazio plantaren kudeaketan igarri diren irregulartasun larriak direla eta

Geroa Baiko parlamentu taldeak Kontuen Gaberako Lehendakari den Asun Olaetxearen agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza Batzordean, Iraizotzen Ultzamako biometanizazio Plantaren gaineko txostena azal dezan.
Unai Hualde, batzorde horretan Geroa Baiko eledunak bere kezka sakona agertu du “kontratazioetan, ordainketa bikoiztuetan eta proiektuaren balizko gain finantzaketa publikoan igarri diren irregulartasun larriak direla eta”.
Hualdek “Kontuen Ganberak egindako txostenaren zorroztasuna” nabarmendu du, “plantaren kudeaketan udalaren jardueraren legezkotasuna zalantzan jartzen baitu, gaur egun planta hori abandonaturik dagoelarik eta bere gastua 4,5 milioikoa izan zelarik, nagusiki diru publikoarekin finantzatua gainera”.
“2010ean kudeatu zen proiektu honen bai forma bai eta fondoan igarritako irregulartasun larrien aurrean, nafar gizarteak gertatutakoa zehatz mehatz ezagutzea merezi du”, baloratu du Hualdek, gaineratuz Kontuen Ganberaren txoten honek “proiektuaren kudeaketa negargarria frogatzen duela; nafar hiritarren interesen alde egitea bilatzen ez zuela dirudien kudeaketa alegia”.