Geroa Baik Bardeetan su errealarekin egindako maniobrak gaitzetsi ditu eta tiro eremuaren deuseztatzea eskatu du
Geroa Baik pasa den urriaren 2an su errealarekin Nafarroako Bardeetan egindako maniobra militarrak gaitzetsi ditu, tiro eremuaren deuseztatzea eskatu du berriro, bai eta eremua Biosferaren Erreserba Natural tratamendua jasotzea eskatu du ere, izaera hori baitu.
“Ulertezina da potentzialtasun natural eta turistiko handia duen Bardeak bezalako eremu bat, su errealarekin maniobra militarrak egiteko erabiltzea, eta segurtasuna %100 bermatzen denik ez dugu uste gainera. Horren adibide dira azken urteetan turista zaurituak suertatu diren istripuak”, adierazi du Patxi Leuza Geroa Baiko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia bozeramaileak.
Geroa Bairen iritziz gainera, maniobra militar horiek eragozpenak sortzen dizkiete Erriberako bizilagunei eta horregatik agertu dute urte luzez Bardeetako Tiro Eremuaren aurkako jarrera. Zentzu honetan, koalizioak gogorarazi du Nafarroako Parlamentua nafar gizartearen gehiengoaren ordezkari dela eta instalazioaren desegitea eskatu duela behin baino gehiagotan.
“Estatuari eta Bardeetako Komunitateari eskatzen diegu elkarrekin hausnarketa egin dezaten, mozkinak dituzten herrientzako garapen ekonomikoa ekarriko duten beste aukerak bilatzeko lan eginez, eskualdearekin begirunetsu izanik eta Bardeetako potentzialtasun turistikoa eta naturala sustatuz”, amaitu du Geroa Baiko parlamentariak.