Geroa Baik Bardeetan su errealarekin egindako maniobrak kritikatu ditu bai eta gardentasuna eskatu ere
Koalizioa aurreikusitako mobilizazioekin bat egiten du eta hiritarrak bertan parte hartzera deitzen ditu
Geroa Baik egun hauetan Bardeetan su errealarekin egiten ari diren maniobrak gaitzetsi ditu bai eta gardentasuna eskatu ere, orain hilabete egin zen parlamentuko bisitaren ondoren Defentsa Ministerioko arduradunek ziurtatu baitzuten bonbardaketak urtean behin egiten zirela bakarrik, eta orain hori horrela ez dela izan ezagutu da.
Zentzu honetan, Geroa Baik kritikatu du NATOko Eurofighter-ek ehiza eta erazo maniobrak egiten ari dituztela, koalizioak defendatzen duen bake kulturaren aurka eginez.
Geroa Baik gainera bere gaitzespena agertu du Bardeetan tiro eremua mantentzearen aurrean, Biosferaren Erreserba bat baita eta horrela den heinean trataera hori merezi du. Koalizioak gogorarazi du Nafarroako Parlamentuak, hiritarren ordezkari denak alegia, tiro eremuaren desegitea hamaika aldiz eskatu duela eta, horrela, Bardeetako Komunitateari eta Defentsa Ministerioari paisaia eta natura erreserba horren etorkizunari buruz hausnarketa egin dezaten eskatu die.
Koalizioak datozen egunetan aurreikusten diren mobilizazioekin bat egiten du eta hiritarrak deitzen ditu bertan parte har dezaten, behin berriro ere maniobra militarren aurrean gaitzespena erakusteko eta Bardeak natura gunea direla defendatzeko.