Geroa Baik beharrezkoa deritzo txertaketa kanpainari buruzko lehen balantze bat egitea
Mahai eta Eledunen Batzordearen bileraren ondoren, Geroa Baiko bozeramaileak txertaketa kanpaina aipatu du eta lehen balantze bat egitearen beharra azpimarratu du. Horrela, Geroa Baik Santos Indurain Osasun kontseilariari ostegun honetako Gobernuari kontrol saioan galdera bat egingo diola azaldu du, txertaketa kanpainaren lehen hiruhilekoaren balantzea zein den jakiteko, garrantzitsua baiteritzo orain arte ibilitako bideari buruzko “hausnarketa” egitea.
Uxue Barkosek azaldu duenez, “uda baino lehen herritarren %70 txertatzeko helburua lortzeko ezin dugu etsi, erronka zaila izango da, baina norabide horretan lan egin behar da”.
Halaber, Gobernu zentralak martxan jartzea aurreikusten duen eta autonomia erkidegoen bitartez burutuko den enpresentzako 7.000 milioi euroko laguntza zuzenak aipatu ditu ere. Zentzu horretan, alor honetan burututako kudeaketei buruzko galdetuko dio Barkosek Foru Exekutiboari.
Azkenik, Nekazaritza Politika Bateratuko laguntzen kudeaketari buruzko interpelazio bat defendatuko du Geroa Baik ere.
Uxue Barkos