Itzuli

Geroa Baik bere 10. urteurrena ospatuko du datorren azaroaren 20an Baluarten egingo duen ekitaldian

Koalizioak azken 10 urte hauetan izandako ibilbidea analizatzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, Nafarroako gizartearentzako eragile erabakigarria izan dela agertuz

    Geroa Baik bere hamargarren urteurrena ospatuko du datorren azaroaren 20an. Baluarten 12:00etan izango den ekitaldi publiko batean egingo du.

    Uxue Barkosek 2011ko azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan Diputatuen Kongresuan eserlekua lortu zueneko hamargarren urteurrenarekin ospatuko du koalizioak efemeride hau. Haiek izan ziren koalizioa aurkeztu zen lehen hauteskundeak, Nafarroa Baik hasitako proiektu politikoari jarraipena emanez.

    10 urte hauetan Geroa Bairen ibilbidea analizatzeko aukera eskainiko du ekitaldiak. Tarte horretan formakuntza eragile gako eta erabakigarria izan da azken 40 urteetan Nafarroan izandako inertzia politikoak aldatzeko. Hamarkada horretan, bizikidetza errealari bide emateko koalizioa behar-beharrezko aktore politikoa izan dela frogatu da, bai eta Nafarroan frogatu den gehiengo politiko aurrerakoi eta anitzaren gauzatzea eta artikulazioa bermatzeko ere, akordioen bitartez, bai Foru Parlamentuaren baitan, bai eta Nafarroako Gobernuan ere. Halaber, koalizioak aurre egin beharreko erronkak analizatzeko balioko du ere topaketa honek, bai eta Nafarroarentzako etorkizun proiektuak elkarbanatzeko ere.

    Ekitaldiaren baitan hiru hizlarik parte hartzea aurreikusten da; Koldo Martínez, Nafarroako senatari autonomikoa; Unai Hualde, Foru Parlamentuko presidentea, eta Uxue Barkos, Geroa Bairen bozeramailea.

    Ekitaldi irekia izango da eta bertaratzeko info@geroabai.com posta elektroniko helbidean aurretik konfirmatzea beharrezkoa da.

    Izena eman gure buletina jasotzeko