Itzuli

Geroa Baik bere babesa agertu dio Skolae programari eta Nafarroako Auzitegi gorenean deklaratzera deitutako pertsonei

Geroa Baik bere babesa agertu dio Skolae programari eta bere elkartasuna helarazi die ere hezkidetza programaren aurka jarritako salaketak direla eta datorren ekainaren 14an Nafarroako Auzitegi Gorenean deklaratzera deitu dituzten hamar pertsonei.

“Onartezina da Skolae programaren lantzean eta garapenean parte hartu duten pertsonei egiten ari zaien jazarpen mediatiko, politiko eta orain ere judiziala”, azpimarratu du koalizioak. Geroa Baik ziurtatu duenez “askotan salatu dugu jada sektore jakin batzuetatik berdintasunezko hezkuntzaren aurka eta genero eta hezkidetzako profesionalen aurka hasitako sorgin ehiza baten aurrean gaudela, profesional horiek haien ezagutza eta lana programa hau aurrera ateratzeko eskaini baitute”.

Geroa Bairen aburuz “paradoxikoa da pertsona hauek epaitegi baten aurrean deklaratu behar izana hezkidetza programa bat egiteko lagundu ondoren, izan ere programa horrek egiten duen gauza bakarra legeak betetzea bermatzea baita, hala nola LOE legea, Berdintasun Foru Legea edo LGTBI Foru Legea”. Koalizioak gogorarazi duenez Skolae “Estatuan aitzindaria den plana da, kongresu ezberdinetan saritua eta aitortua, eta bere helburu nagusia zera da, Nafarroako ikasle guztiek haien bizi proiektua askatasunetik eta aukera aniztasunetik eraikitzen ikastea, genero baldintzatzailerik gabe”.

Halaber, koalizioak azpimarratu du “Nafarroak lehen aldiz hezkidetza ikasbidea duela, progresiboa eta sistematikoa, horretarako Hezkuntza Departamentuak beharrezkoak diren baliabideak erabiliz, hala nola material didaktikoak edota irakasleen formakuntzarako plana bat”.

“Onartezina da sektore kontserbadoreenen aldetik atzera itzuli nahi izatea eta Skolae bezalako aurrerapausoak suntsitu nahi izatea, ezinbestekoak baitira hauek berdintasunezko hezkuntza baterantz aurrera egiteko, baina onartezinagoa da oraindik profesionalen aurkako sorgin ehiza hastea, legearen betetzea ez beste bermatzeko lanean aritu baitira, bai eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko ere”, amaitu du Geroa Baik.

Izena eman gure buletina jasotzeko