Geroa Baik bere babesa berretsi dio Skolae programari eta eskuinarekin urtetan zehar izandako elkar-ulertzea gogoratu dio PSN-ri
Geroa Baik bere babesa berretsi dio Skolae programari eta eskuin kontserbadoreenarekin urtetan zehar izandako elkar-ulertzea gogorarazi die María Chiviteri eta PSN-ri. “Ezin digu inolako leziorik eman hainbeste urtetan zehar UPNren gobernuen makulu izan denak, UPN-k urtetan zehar eman baitio bizkarra aldaketa eskatzen zuen gehiengo aurrerakoiari, sozialistek beti aldaketa hori zapuztuz, eta eskuinarekin elkar ulertze hori mantentzen jarraitu du aldaketaren legegintzaldi osoan zehar”, azpimarratu du Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.
Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak azaldu duenez “Nafarroako hezkuntza sistema osoan hezkidetzarako programa egituratu bat egotearen beharrari buruz ez dugu inolako zalantzarik, horrela frogatu baitu Nafarroako Gobernuak, bera izan baita programa honen sustatzailea”. “Hala ere, PSNk kritika erraza eta populismoa jardutea aukeratu du, eta inolako zorroztasunik gabe jarduten du, posizio hori programa zehatz baten materialen erabilerarekin nahasten duenean”, nabarmendu du.
Aranburuk gainera azaldu du “hezkuntza zentro guztiek frogatu eta justifikatu behar dutela hezkidetza betebehar hau burutzen ari direla eta Skolae-ren helburuak elkar banatzen dituztela, nahiz eta Skolae-k eskaintzen dituen formakuntza eta material bikainak erabili nahi ez dituzten zento kontzertatuak egon, hauek euren programa propioak erabiltzea nahiago dutelako”. “Hezkuntza Departamentuak helburu eta jarduera hauek bai eta zentro bakoitzean erabiltzen ari diren materialak ikuskatzea defendatzen dugu ere”, nabarmendu du Geroa Baiko Hezkuntza eledunak.
Azkenik, Aranburuk kritikatu du “PSN berriro ere aldaketaren gobernuaren ekimen bate jabe egiten saiatu dela, azkenaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza graduaren ezartzearekin egiten saiatu zen bezala, eta tamalgarria da PSN orain bere defendatzaile sendoena nahi izatea”, amaitu du Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.
Isabel Aranburu