Itzuli

Geroa Baik bere babesa eta elkartasuna agertu die Nafarroako Erdialdean gertatutako uholdeek kaltetutako pertsonei

Geroa Baik bere babesa eta elkartasuna agertu die Nafarroako Erdialdean gertatutako uholdeek kaltetutako pertsonei, bere maitasunik zintzoena helaraziz. Koalizioak gainera bere doluminak helarazi nahi dizkie Ezprogin hildako pertsonaren senitarteko eta lagunei.

Geroa Baik ziurtatu duenez, Erdialdeko udalerri ezberdinak txikitu dituzten uholde ezin larriagoak benetako katastrofea izan dira bizilagun guztientzako, eta zentzu honetan horiek guztiek agertu duten zuhurtzia eskertu beharra dago, bizitako laztura horrenbestekoa izan arren.

Koalizioak halaber, atzotik mobilizatuta dauden zerbitzu publiko ezberdinek burututako lana eskertu nahi du, nekaezin ibili baitira eskualdeko bizilagunen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Izena eman gure buletina jasotzeko