Itzuli

Geroa Baik bere elkartasuna eta babesa helarazten dizkie tanta hotzaren ondorio trajikoengatik kaltetutakoei

Erakunde guztiek haien esfortzuak desagertutako pertsonen bilaketan, biktimen senitartekoen akonpainamenduan eta kaltetutako guneen berreskurapen eta berreraikuntzan jartzea eskatu du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak tanta hotzak eragindako katastrofeari erreparatu dio. Hainbat Autonomia Erkidegotan tanta hotzak utzitako ondorio trajikoengatik kaltetutako pertsonei Geroa Bairen elkartasuna eta babesa helarazi die, bereziki Valentziako kaltetuei. Eta modu berezian hildakoen senitarteko eta lagunei, bai eta katastrofe honen ondorioz dena galdu dutenei ere. 

    “Laguntza bidaltzeko Nafarroan egon diren ekimenak” babestu ditu Azconak. “Oso gaizki pasatzen ari duen lurralde horri elkartasun adibide argia erakusten diogu. “Erakunde guztiek haien esfortzuak desagertutako pertsonen bilaketan, biktimen senitartekoen akonpainamenduan eta kaltetutako guneen berreskurapen eta berreraikuntza lanetan jartzea” eskatu du Geroa Baiko bozeramaileak. 

    “Pertsona hauetako askok duten haserrea, mina eta desesperazioa ulertzen dugu, baina gertatu diren eraso biolentoak gaitzetsi nahi ditugu ere. Denok eduki beharko genuke arreta katastrofe hau pairatzen ari duten biktimetan”, ziurtatu du Azconak. 

    Bestalde, koalizioak hurrengo kontrol saioan Gobernuari zuzenduko dizkion hiru galdera aurkeztu ditu Geroa Baiko bozeramaileak. Zentzu honetan, Geroa Baik Eskubide Sozialen kontseilariari galdera egingo dio autonomia pertsonalaren eta menpekotasunaren prebentzioaren sustapenerako Zerbitzuaren finantzaketak zer nolako aurreikuspena duen jakiteko, zehazki plaza kopuruari, hornitzaile motei eta epeei dagokienez. Geroa Baik beste galdera bat zuzenduko dio Industria kontseilariari,  Iruñea-Noain VGP Park instalazioen eraikuntza lanak berriki bisitatu ondoren, honek azal dezan ea lanak aurreikusitako egutegiaren arabera aurrera doazen. Eta gaurkotasun handiko galdera moduan, EITBren seinalea Nafarroan jasotzeko behin Nafarroako Gobernuaren eta EAEko Gobernuaren arteko ituna berritu ondoren, eta honi buruz Senatuko eztabaidan esan zena entzun ondoren, Ollo lehendakariordeak honen inguruan zein balorazio egiten duen jakin nahi du Geroa Baik. 

    Aste honetan Senatuak LORAFNAren erreforma bozkatuko duela aipatu du ere Azconak, erreforma honen bitartez Nafarroak Trafikoaren eskumena jardutea ahalbidetuz. Halaber, Tentsionatutako Etxebizitza-Merkatu Guneak ezartzeko prozesuari erreparatu dio ere. Azconak azpimarratu duenez berri ona da hau, baina egoera arintzeko neurri honetaz gain beste batzuk hartu beharko dira ere. 

    Bankaren zerga kudeatzeko eskumena Nafarroak bereganatuko duenaren inguruan galdetuta, Geroa Baiko bozeramaileak dio positiboa dela bankari zerga Foru Ogasunetik kudeaturik egotea, eta koalizioak ekimen ezberdinen bitartez hauxe bera behin baino gehiagotan eskatu duela azaldu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko