Geroa Baik bere gaitzespena agertu du azken egunotan Iruñeko Alde Zaharrean jazotako liskarren aurrean
Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledunak bere kezka eta gaitzespena agertu ditu azken egunotan Iruñeko Alde Zaharrean erregistratutako liskarren aurrean. Horrela, datorren Gobernuari kontrol saioan gaurkotasun handiko galdera bat egingo du koalizioak, honen aurrean Exekutiboak hartuko dituen neurriak ezagutzeko.
Halaber, Barkosek Osasun Foru Lege proiektua bultzatzeko beharra aipatu du ere, bai eta trantsizio energetikorako agentziaren sorrera bizkortzeko apustua ere, datozen Osoko Bilkuran Geroa Baik ekimen moduan eramango dituelarik bi gai hauek.