Itzuli

Geroa Baik bere gomuta eta aitortza mina agertu dio José Ángel Agirrebengoari eta lanean, koherentzian eta dedikazioan oinarritutako bere ibilbidearen garrantzia azpimarratu du

Geroa Bairen bozeramaileak, gainera, aurrekontuen akordioa baloratu du ere, horrekin hamaikagarren urtez jarraian kontuak ahalbidetuko baitira, eta pasa den ostegunean Nafarroako Unibertsitatetik gertu jazotako indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioaren gomuta eta aitortza mina agertu dio José Ángel Agirrebengoari, Altsasuko alkate eta zinegotzi izandakoa, bai eta foru parlamentaria ere Nafarroa Bairekin, eta Geroa Baiko kidea.

    Azconak gogorarazi duenez, “bere lurraldearekin, balore demokratikoekin eta zerbitzu publikoarekin konpromiso sendoa zuen pertsona izan zen”. “Bere ibilbidea dedikazioaren, koherentziaren eta lanaren adibide da”, ziurtatu du. Geroa Bairen izenean, doluminak eta maitasun osoa helarazi die senitarteko eta lagunei.

    Jarraian, Azconak Geroa Bairen poza agertu du aurrekontu proiektuaren onarpena dela eta. Nafarroak hamaikagarren urtez jarraian aurrekontuak edukitzearen garrantzia azpimarratu du Geroa Bairen bozeramaileak, aurrekontu aurrerakoiak izango direla azpimarratuz, bai eta garaiz eta modu egokian onartuko direla ere, akordio arduratsu eta plural baten fruitu. Egonkortasun politiko eta ekonomikoko 11 urteren aurrean gaudela balioetsi du Azconak. Gainera, aurrekontuen proiektuak Geroa Bairentzako garrantzitsuak diren konpromiso politikoak jasotzen dituela nabarmendu du, hala nola Faltzesen D ereduaren ezarpena.

    Bestalde, Gobernuari hurrengo kontrol saiorako Geroa Baik aurkeztu dituen ekimenak zerrendatu ditu Pablo Azconak. Koalizioa Etxebizitza kontseilariari zuzenduko dio galdera, zaharberritze eta inguratzaile eraikuntza enpresa batek huts egin ondoren kalteturik suertatu diren pertsonen egoeraren aurrean Nafarroako Gobernuak neurri zehatzik hartuko ote duen jakiteko. Enpresa horren jarduerak Europako funtsen finantzaketa zuten. Gainera, Foruzaingoan arreta elebidun gabeziari buruz galdetuko du Geroa Baik, bai eta Klimaren lehen astearen ospakizuna dela eta Gobernuak egiten duen balorazioari buruz ere.

    Beste gai batzuen artean, pasa den ostegunean Nafarroako Unibertsitatean jazotako indarkeria gertakariei buruz egon diren adierazpen instituzional ezberdinei buruz hitz egin du Geroa Baiko bozeramaileak. Zentzu honetan, ekintza biolentoen aurrean Geroa Bairen gaitzespena agertu du Azconak, bai eta bizikidetza asaldatzeko edozein probokazio saiakeraren aurrean ere; zauritutako pertsonei elkartasuna adierazi die; balore demokratikoekin bere konpromisoa berretsi du eta krispazioaren, polarizazio sozialaren eta gorroto diskurtsoen gorakadaren aurrean bere kezka agertu du. Amaitzeko, Nafarroako Bizikidetza Plan berrian aurrera egitearen aldeko apustua egin du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko