Geroa Baik bere haserrea agertu du 'La Manada' kasuaren ebazpenaren aurrean eta bere babesa agertu dio biktimari
Geroa Baik bere haserrea agertu du ‘La Manada’ kasuaren ebazpen judizialaren aurrean eta bere babesa eta elkartasuna helarazi dio erasoaren biktimari.
Koalizioak ziurtatu duenez ebazpen honek gertakari lotsagarri eta haserregarri bat frogatzen du, emakumezkoen hitzak gizonezkoenak bezain beste balio ez duela alegia. Zentzu honetan, Geroa Baik kritikatu du prozesu osoan zehar epaiketa paralelo bat egon dela, mediatikoa ere, non biktimaren jokabidea epaitu den, eta hori zeharo onartezina da.
Geroa Bairen aburuz, justiziak frogatu du ez dagoela egoerak eta gizartearen gehiengoak eskatzen duen mailan, prozesu osoan zehar gizarteak bere babes enpatikoa eman baitio biktimari eta modu masiboan gainera.
Gaurko ebazpenaren ondoren koalizioak berretsi egin du edozein indarkeria matxistaren arrastoak ezabatzeko lanean jarraitzeko lana behar dela, edozein modukoak direla ere, gizartearen alor guztietan; bai eta maskulinitate hegemonikoaren eredu tradizionala eraisteko borrokan jarraitu beharra dagoela, menderatzea, gauza-bihurtzea eta emakumeen aurkako indarkeria sortzen baitu horrek.