Geroa Baik bere kezka agertu du mugimendu sismikoek herritarrengan izaten ari duten eragina dela eta
Blanca Regúlez parlamentariak Nafarroako Gobernuari galdegin dio arrisku sismikoaren aurrean beharrezkoa ote deritzon babes zibilerako Plan Berezia gaurkotzea
Geroa Baik bere kezka agertu du Nafarroako herritarrengan azken asteotan erregistraturiko mugimendu sismikoek izaten ari duten eragina dela eta, bart egoerarik adierazgarriena izan ondoren.
Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentariak gai honi buruzko galdera zuzenduko dio Nafarroako Gobernuari datorren Osoko Bilkuran, Foru Exekutiboak 2011koa den arrisku sismikoaren aurrean babes zibilerako SISMA Plan Berezia gaurkotzea beharrezkoa ote deritzon jakiteko helburuarekin.
Regúlezek azpimarratu duenez, “COVID-19aren pandemiak herritarrengan sorrarazten duen ziurgabetasun egoerari, etengabeko mugimendu sismikoek eragindako beste ziurgabetasuna gaineratzen zaio, horregatik nahitaezkoa deritzogu lurrikarei buruz ahalik eta pedagogia gehien egitea, herritarrek horiei nola aurre egin ezagutu dezan”. “Herritarrei informazioa eta ezagutza helaraztea inoiz baino beharrezkoagoa da” adieraziz amaitu du.