Itzuli

Geroa Baik bere kezka agertu du UCOren azken txostenaren aurrean eta ustelkeriaren aurka zero tolerantzia edukiko duela berretsi du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak bere “kezka” agertu du asteazken honetan, ‘Cerdán kasuari’ buruz Guardia Zibilaren UCOk egindako azken txostenean jasotzen diren berrien aurrean.

    Komunikabideei egindako adierazpenetan Azconak gogorarazi duenez, “poliziaren ikerketa bat bada, deribatu judizialak barne, eta bide hori irekita jarraitzen du”, horregatik, “ikerketa hauen ondorioak” jasotzera itxarotearen alde egin du

    Nabarmendu duenez, Geroa Baitik “zero tolerantzia dugu ustelkeria kasuen aurrean”, eta bere “kezka” agertu du “ezagutzen ari ditugun informazioen aurrean”, baina “goizegi ondoriorik ez ateratzeko” deia egin du ere. “Ikerketak deribatu judizial batean amaituko dira, hala izan behar badu, eta ondorioak une horretan aterako ditugu, ikerketaren ondorioak beraiek zentzu horretan agertzean”, azpimarratu du.

    Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakari ohi eta egun Geroa Baiko senatari denari  UCOren txostenak egiten dizkion aipamenei buruz galdeturik, Azconak azaldu du Antxon Alonso, Servinabar enpresako jabeak  “lehendakariari bidaltzen zaion ustezko posta elektroniko bati erreferentzia” egiten diola, eta hori, “lehendakariek edo administraritza jasotzen dituzte ehundaka posten normaltasunaren baitan” kokatu du, “gizartearekin orokorrean, eta enpresa alorrarekin kasu honetan, harremanetan baitaude”. “Nire ustez normaltasunaren baitan dago hau” eta ez du “ezer ikustekorik ustelkeria kasu batekin”, azpimarratu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko