Geroa Baik bere kezka azaldu du Siemens-Gamesako kaleratzeen aurrean eta langileei bere babesa eskaini die
Geroa Baik bere kezka azaldu du Siemens Gamesak iragarritako 107 kaleratzeen aurrean, langileei bere babesa eta elkartasuna helarazi die eta enpresak azkenaldian igorritako berrien harian, horrek bere hitza bete ez izana kritikatu du, ez Nafarroako plantetako langileekin ez eta nafar gizartearekin ere.
Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak azpimarratu duenez “zentzugabea eta amorragarria da konpainiaren zuzendaritzatik esan izana enpresaren mundu mailako EREak Nafarroan ia eraginik izango ez zuela esatea eta orain ezagutzea Foru Komunitatea izango direla Estatuan kaleratze gehiago izango dituzten plantak”.
“Egoera honekin oso kritiko azaldu besterik ezin dezakegu egin, bai eta langileei adierazi gure esku dauden ekimen guztiak burutuko ditugula konpainiak hartutako konpromisoa bete dezan”, azpimarratu du Geroa Baiko bozeramaileak, gaineratuz koaliziotik “hurrengo gertakizunak arreta handiz jarraituko ditugula”.
Koldo Martínez