Geroa Baik bere maitasuna eta elkartasuna helarazten die Mallorcako uholde larrietako biktimei
Geroa Baik bere maitasuna eta elkartasuna helarazten die Mallorcan egondako euri-jasa eta uholde larrietan hildako biktimen familia eta lagunei, bai eta babes guztia eman kaltetutako pertsona guztiei, bereziki oraindik desagerturik dauden pertsonak bilatzen ari dituztenei.
“Mallorcako uhartean gertatutakoa atsekabez jarraitzen ari dugu. Tristura eta samin uneak dira eta gure doluminak agertu nahi dizkiegu familiei, lagunei eta hurbileko pertsonei, bai eta gure elkartasun osoa helarazi herritar guztiei”, esan du koalizioak.