Itzuli

Geroa Baik bere oniritzia agertu du PSN-k bere jarrera aldatzeko asmoa duela ezagutu ondoren

Eduki sendoak edukiko dituen Gobernu bat adosterako orduan zorrotza izango dela azpimarratu du koalizioak

    Geroa Baik bere oniritzia agertu du PSNk bere jarrera aldatzeko asmoa duela ezagutu ondoren, bai eta María Chivite Nafarroako Lehendakari izendatzeko beharrezkoak diren akordioen markoan aurrera egiten jarraitzeko bi formakuntzen artean aurreikusitako bilera egiteko konpromisoa beteko duela iragarri ondoren.

    Gobernu aurrerakoi eta pluralak lortzeko ezberdinen arteko elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko konpromiso tinkoa agertu du beste behin ere koalizioak, 2015 urtetik frogatu duen moduan. Hori bai, negoziazioak konfiantza, begirune eta leialtasun baldintza minimoekin egitearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik.

    Eduki sendoak izango dituen Gobernu bat adosteko bere jarrera tinkoa berretsi du Geroa Baik, besteak beste osasungintza eta etxebizitza alorretan, euskara alorrean, garapen ekonomikoan eta energetikoan eta eskumenen alorrean. Koalizioak azaldu duenez, negoziazioetan mantenduko duen zorroztasuna are eta beharrezkoa da pasa den larunbatean Iruñean eta udaletan gertatutakoaren ondoren.

    Izena eman gure buletina jasotzeko