Itzuli

Geroa Baik bere poza agertu du Davalor kasuaren artxibatzea dela eta

Eskuinak kasu honekin egin nahi izan duen justiziaren erabilera bidegabe eta alderdikoia gaitzetsi du koalizioak

    Geroa Baik bere poza agertu du Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiko titularrak gaur goizean Davalor kasua deiturikoaren ikerketaren amaiera ebazteko, eta hortaz, kausa artxibatzeko erabakia ezagutu ondoren.

    “Funtsik gabeko salaketetan oinarrituriko kasu bati amaiera jarri izanaren” garrantzia azpimarratu du Geroa Baik. Koaliziotik berretsi dutenez, “inoiz ez da kausarik egon, Kontuen Ganberak bere txostenean ondorioztatu zuen moduan, bertan operazioaren legezkotasuna eta Manu Ayerdiren zintzotasuna ziurtatuz”.

    Koalizioak tinkotasunez salatzen du “eskuinaren aldetik egiten den justiziaren erabilera bidegabea orokorrean, eta kasu honetan egin dena partikularrean, interes politiko eta alderdikoi hutsari erantzunez”. “Kasu honetan ia 3 urtez luzatu da UPNren aldetik jardundako jazarpen kanpaina, horretara ondoren PP ere batu zelarik”, deitoratu du koalizioak. Bestalde, Geroa Baik Nafarroako eskuinari eskatu dio “mota honetako jardunbideak abandonatu ditzala, tresna politikoak erabil ditzan eta Nafarroako herritarren interes orokorrean arreta jar dezala”.

    Azkenik, Geroa Baik bere “babesa eta elkartasuna helarazi nahi dio Manu Ayerdiri eta bere taldeari, hauek izan baitira kasu honen ondorio larrienak pairatu dituztenak”. Koalizioak “Ayerdiren lan handiaren” garrantzia azpimarratu nahi du beste behin ere, “Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko departamentuaren gidaritzan 5 urte baino gehiagoz egon ondoren, Nafarroarentzako gako izan diren hobekuntzen buru egon baitzen”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko