Geroa Baik bere poza agertu du Hezkuntza Departamentuak esandakoa zuzendu eta helduentzako euskara ikastaroak Erriberan eskainiko dituela jakin ondoren
Geroa Baik Hezkuntza Departamentuaren eskutik jakin izan duenez Foru Exekutiboak aurretik esandakoa zuzendu du eta azkenean helduentzako euskara ikastaroak eskainiko ditu Erriberan. Koalizioak eskatuta, Nafarroako Gobernuak iragarri du hizkuntza honen ikasketetarako Castejon eta Tuterako udalerrien eskaerari arreta emango zaiela.
Koalizioak gogorarazi duenez, pasa den astean Hezkuntza Kontseilariari zuzenduriko ahozko galdera erregistratu zuen, helduentzako euskara ikastaro hauek, azalpenik eman gabe eta motibo edo arrazoi objektibo nabarmenik gabe, Departamentuak ez eskaintzeko arrazoiak zeintzuk izan ziren jakiteko.
Hezkuntza Departamentuak bere jokabidea zuzendu ondoren, Geroa Baik bere poza agertu du azkenik euskara ikasteko Erriberako herritarren eskaerari arreta emango baitzaio, ez bakarrik Cascanten, non ikasturtea bi taldetan hasi berri den, baizik eta Tuteran eta Castejonen ere, hasiera batean bi udalerri horietan eskera ukatua izan zen arren. Koalizioak azpimarratu duenez Castejonen ikastaroa egiteko 30 pertsona baino gehiagok eman zuten izena eta Tuteran 90 baino gehiagok.
María Solana Geroa Baiko foru parlamentariak azpimarratu duenez “euskara Nafarroako hizkuntza propioa da eta erakunde publikoek bere balioari garrantzia eman behar diote bai eta bere erabilera sendotu ere, hura ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatuz, Nafarroan bizitokia dena delakoa ere”. Halaber, “hala nahi duenak gizartearen alor guztietan erabili ahal izateko aukerak sortzearen alde” egin du Solanak.