Geroa Baik bere poza agertu du 'La Manada'-ren sententziaren aurrean, azkenik justizia egin dela iritzi baitu
Geroa Baik bere poza agertu du Auzitegi Gorenaren sententziaren aurrean, 2016ko Sanferminetan neska baten jasandako bortxaketa eraso moduan ebazten baitu abusu moduan egin ordez, horrela azkenean justizia egin dela iritzi du, bai eta sententzia hau gizarteak eskatzen duenarekin bat datorrela ere.
Koalizioak bere elkartasuna eta babesa helarazi nahi dio behin berriro ere biktimari, prozesu osoan zehar bere hitza zalantzan jarri izan dela baitirudi, erasoa jasan duten emakumeen hitzak haien erasotzaileen hitzaren sinesgarritasun bera izaten jarraitzen ez duela frogatuz.
Geroa Baik ziurtatu duenez, sententzia honen ondoren Nafarroako justiziak lan garrantzitsua egin beharra du emakumeen eta Nafarroako gizartearen konfiantza berreskuratzeko; prozesu osoan zehar biktimarekin enpatia agertu duen gizartea eta bera defendatzeko kalera irten dena.
Azkenik, Geroa Baik bere konpromisoa agertu du indarkeria matxista gizartearen esparru guztietatik ezabatzeko eta emakumeenganako erasoak onartuko ez dituen gizarte parekideago bat lortzeko.