Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Auzitegiak Altsasuko kasuan egindako eskakizuna dela eta
Geroa Baik positiboki baloratu du Nafarroako Auzitegiak Entzutegi Nazionalari eskatu izana Altsasuko kasua Iruñeko auzitegietara itzul dadila, inoiz ez baitzuen bertatik irten behar izan.
Koalizioaren iritziz kasuaren trataera mediatikoa eta judiziala neurrigabea izan da eta eskakizun honek auzipeturik dauden pertsonek errealitateari egokitutako auzia edukitzeko aukera eman dezake.
Geroa Baik gogorarazi duenez beti defendatu du auzi hau Nafarroan geratzea eta Iruñeko 3. Instrukzio Auzitegian epaitzea, eta azpimarratu du Nafarroako Auzitegiaren eskakizun honek koalizioak lehen unetik gai honen gainean izandako jarrera berresten duela.
“Gogoratu beharra dago balizko lesio delitu batetik balizko terrorismo delitu batera pasa zela, zalantzapean dugun Kode Penalaren artikulu baten ezarpena dela eta emandako kalifikazioa alegia, eta adituek ere zalantzan jarri dutena”, ohartarazi du koalizioak.
Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Auzotegiaren eskaera honen ondoren; Nafarroako Parlamentuko gehiengoak eta Altsasuko gehiengo sozialak ere egindako eskakizuna.