Geroa Baik, beste alderdi politiko batzuekin batera, Senatuko Araudia erreformatzea proposatu du hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko
Geroa Bai, Esquerra Republicana, Euskal Herria Bildu, EAJ-PNV, Junts per Catalunya, Bloque Nacionalista Galego, Compromís, eta Ibiza y Formentera alderdiek Senatuaren Araudia erreformatzeko proposamen alternatibo bat erregistratu dute, katalana, okzitaniera (aranés a la Vall d’Aran), euskara eta galizieraren erabilera osoa eta normalizatua Goi Ganberako jardueran bermatzeko helburuarekin. Aldaketa hau Senatuko Araudiaren 196 artikuluaren arabera eta Espainiar Konstituzioaren 72.1 artikuluak dioenarekin bat aurkeztu da.
Goi Ganberan ordezkaritza duten eta espainiera ez den hizkuntzak dituzten lurraldeetakoak diren antolakunde politiko hauek bat datoz Senatuko araudian erreformak bultzatzeko beharra dagoela, horrela ordezkari publikoek haien parlamentuko lana Estatuko hizkuntza ofizial guztietan burutu ahal izateko duten eskubidea behin betiko bermatzeko.
Alderdi Popularrak aurkeztutako testuaren alternatiba moduan proposatu duten Araudiaren erreformak, eskubide urraketa larri bat zuzentzea bilatzen du, gaur egun ezin baita katalana, euskara eta galiziera modu oso eta erabatekoan Senatuan erabili. Era berean, lurralde ordezkaritzaren ganberan ordezkari publikoen jarduera normala eta osoa lortzea bilatzen da ere, hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasunaren promozioarekin batera, bai eta herritarrek haiek aukeratzen duten hizkuntzan arreta jasotzeko duten eskubideari erantzuna ematea ere.
Osoko Bilkuran, batzordeetan eta parlamentuko jarduera guztietan, Senatuko organo eragileetan, bai eta bere zuzendaritza organo guztietan ere, eta ekitaldietan eta ordezkaritza ofizialeko jardueretan, Senatariek edozein Autonomia Erkidegotan hizkuntza ofizial izaera duen edozein hizkuntza erabiltzeko aukera jasotzen da erreforma honetan, hizkuntzaren ofizialtasuna Konstituzioarekin bat eta dagokion Autonomia Estatuaren araberakoa delarik.
Ildo honetan berean, edozein senatarik Gobernuari edozein hizkuntza ofizialetan zuzentzeko eskubidea izango du, bai eta galderak egiteko ere -Ganberako Mahaiburuari zuzenduriko idazki bitartez-, eta galdera egin eta 30 egunen buruan erantzun idatzia ere hizkuntza berean jasotzeko eskubidea izango dute senatariek.
Uxue Barkos