Geroa Baik bilera egin du Elizaren Abusuen Biktimen Elkarteko ordezkariekin
Geroa Bairen parlamentu taldeak bilera egin du gaur goizean Elizaren Abusuen Biktimen Elkarteko ordezkariekin; bileran Uxue Barkos, Koldo Martínez eta Jabi Arakamak abusu hauen biktimei koalizioaren babesa helarazi diete, bai eta foru erakundeetatik lan egiteko Geroa Bairen konpromisoa agertu ere, merezi duten erreparazioa eta justizia lortzeko.
Geroa Baik ziurtatu duenez, gaur egindako bilerarekin pertsonak hauen egoera modu zuzenean ezagutzeko aukera izan da, bai eta pederastia eta haurrenganako sexu abusu kasuak ekiditeko neurrien analisian aurrera egiteko aukera ere.
Koalizioak gainera Elizako kideen aldetik sexu abusuen biktimak izan direnek agertutako ausardia balioetsi nahi du, azken hilabeteotan haien egoera modu publikoan salatzeko pausoak eman izanagatik, eta azpimarratu duenez, salatutako kasu askok bide judiziala itxirik eduki arren, hori ez da eragozpena izango haiek merezi duten aitortza eta erreparazioa eskatzeko.