Geroa Baik bilera egin du Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearekin
Geroa Bairen parlamentu taldeak bilera egin du gaur goizean Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko ordezkariekin, sare honek formakuntza politiko ezberdinekin egiten ari dituen kontaktu errondaren baitan.
Geroa Bairen aldetik Isabel Aranburu eta Mikel Asiainek hartu dute parte bileran, ekonomia solidarioa sustatzeko koalizioaren konpromisoa agertuz, txirotasunaren, klima aldaketaren eta gizarte ezberdintasunen aurka borrokatzeko moduetako bat baita hori.
“Sarearen helburuak eta honek burutzen dituen jarduerak elkar-banatzen ditugu, bai eta ekonomia sozial eta solidarioaren garrantzian jendarte osoa sentsibilizatzeko helburua ere”, azpimarratu dute.
Aranburu eta Asiainek gainera azpimarratu dutenez, “sareak esan digunez beharrezkoa da ekonomia sozial eta solidarioaren plan integral berri bat lantzea, indarrean dagoena 2020an amaitzen baita”.
“Parlamentutik plan hau bultzatzeko lan egingo dugu ere, ekonomia solidarioari dagokionez Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Kartako sei printzipioak jasoz, hots parekidetasuna, lana, ingurumen jasangarritasuna, lankidetza, irabazi helbururik gabekoa eta inguruarekin konpromisoa”, ziurtatu dute.