Geroa Baik BSH-ko langileriari bere elkartasuna eta babesa agertu die eta enpresaren jarduera industrialaren jarraitasuna bermatzearen alde egin du
Geroa Baik Eskirotzeko BSH-ko langileriari bere elkartasuna eta babesa agertu dio, enpresa itxiko dela iragarri ondoren. Koalizioak azpimarratu duenez, “lehentasuna eta arreta kaltetutako langileengan egon behar da orain”. “600 lagun baino gehiagoko plantilla bati buruz ari gara, horiei zeharkakoak diren 400 lanpostu inguru gaineratuz, horiek guztiek balio handiko ezagutza industrial garrantzitsua batuz”, azpimarratu du Mikel Asiain parlamentariak.
Halaber, “multinazionalak itxieraren berria komunikatzeko unean erabilitako moduak” gaitzetsi ditu Asiainek, bai eta “enpresaren jokabidea ere, zehazki Municheko ama-etxeak azken hilabeteotan Nafarroako Gobernuaren bilera deiei erantzunik eman ez izana, eta lankidetzarako eskaintzei erantzunik eman ez izana ere”.
Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “egoera honi konponbidea aurkitzen saiatzeko Foru Exekutiboak duen borondate bera du koalizioak”, eta beharrezkoa deritzo “enpresan lan egiten duten pertsona guztien jarduera industrialaren jarraitasuna bermatzea ahalbidetuko duten bide guztiak aztertzea”.
Mikel Asiain