Itzuli

Geroa Baik Catalunyako Parlamentaren erabakia errespetatzen du eta elkarrizketa eta negoziazio eza deitoratu ditu

Geroa Baik Catalunyako Parlamentaren erabakia errespetatzen du, nahiz eta aste guzti hauetan gailendu den elkarrizketa eta negoziazio eza deitoratu.

Koalizioaren aburuz 155 artikuluaren ezarpenak hiritarren eskubideak urratzen ditu nahiz eta demokrazian oinarriturik zeudela uste, eta Catalunyan existitzen den gatazka politikoa konpontzetik urrun, Catalunyako herria eta bere erakundeak gehiago zigortzeko balio du.

Halaber, Geroa Baik bere kezka agertu du eszenatoki berri honek autogobernua eta Nafarroaren eskumenak kaltetuko dituen dinamika berzentralizatzaile batetara eramango gaituelako.

Zentzu honetan, koalizioaren nahia da Nafarroako indar politiko guztiak autogobernuaren eta Nafarroako foru erregimenaren defentsan tinko agertzea.

Izena eman gure buletina jasotzeko