Itzuli

Geroa Baik Chivite lehendakaria premiatu du Nafarroak gutxienez bizitzeko diru sarreraren kudeaketa bereganatzeko lanak areagotu ditzan

Prestazio honen transferentziarako EAJ eta Sánchezen Gobernuaren arteko akordioak dakarren bultzada politikoa begi onez hartu du koalizioak

    Geroa Baik María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria premiatu du Nafarroak Gutxienez Bizitzeko Diru sarreraren kudeaketa integrala bereganatzeko lanak areagotu eta tramite guztiak bizkortu ditzan, EAJ eta Pedro Sánchezen Gobernuaren artean lortutako akordioa ezagutu ondoren.

    Gutxienez Bizitzeko Diru sarreran kudeaketa integralaren transferentzia itundu ondoren jeltzaleek Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketarik ez aurkezteko lortutako akordioa begi honez hartu du koalizioak.

    Prestazio honen transferentziarako akordioak dakarren “bultzada politikoa” balioetsi du Geroa Baik, eta premiazkoa deritzo bai Foru Exekutiboak bai eta Gobernu zentralak ere transferentzia bere osotasunean burutzeko prozesua lehenbailehen amaitzea, atzo bertan eta koalizioak hala proposaturik, Nafarroako Parlamentuak osoko bilkuran aho batez eskatu zuen moduan alegia. “Urtebete eta lau hilabete igaro dira jada Gutxienez Bizitzeko Diru sarrera indarrean sartu zenetik eta premiazkoa da tramiteak lehenbailehen ixtea prestazio honen transferentzia gauzatzeko”, ziurtatu du.

    Geroa Bairen arabera, “Nafarroak jada soberan frogatu du errenta bermatuaren kudeaketa eraginkor eta eragingarria egiten duela, eta transferentzia hau gure autogobernuaren alorrean bete betean sartzen den eskumen auzia da”. “Garrantzia osokoa da Gutxienez Bizitzeko Diru sarrera Nafarroak lehenbailehen kudeatzea, errenten bermerako gure sistemarekin osatuz izango baita bakarrik txirotasunari eta bazterkeriari aurre egiteko mesedegarria, bai eta gizarte kohesioan aurrera egiten jarraitzeko ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko