Geroa Baik 'Clase valiente' dokumentala proiektatuko du ostiral honetan ekitaldi ireki batean
Geroa Baik ekitaldi ireki bat antolatu du bertan ‘Clase valiente. El poder de las palabras’ dokumentala proiektatzeko, datorren ostiralean, azaroak 10, 18:30etan Iruñeko Kaldereria Aretoan. Ekitaldiak, dokumentala proiektatu ondorengo hizketaldia izango du ere.
‘Clase valiente’ esperimentu soziala da non mundua ulertzeko gure moduan lengoaiaren garrantzia ikertzen den, bai eta nola aldatzen den errealitatea hura definitzeko erabiltzen ditugun hitzen arabera. Bere helburua zera da, diskurtso publikoetan lengoaiaren manipulazio mekanismoak agerian uztea.
75 minutuko dokumentalak 20 aditu baino gehiagoren analisia jasotzen du, besteak beste Owen Jones, George Lakoff, Íñigo Errejón, Christian Salmon edo Iñaki Gabilondo, komunikazio politikoaren eta informazio alorreko beste protagonista nabarmenekin batera.
Bere egilea, Víctor Alono Berbel, nazioarteko berrogei jaialdi baino gehiagotan izan da aukeratua “Puño y metal” bere lehen film labur dokumentalagatik. Gaur egun Zinema Zuzendaritza Master bat ikasten ari da University of Southern Californian, Los Angelesen.
‘Clase valiente. El poder de las palabras’ filmea ‘Compacto’ eta ‘Fraktal 7’ ekoizpen etxeek ekoiztua da eta Estatu guztian zehar proiektatu da. Informazio gehiago hemen: www.clasevaliente.com.