Geroa Baik deitoratu du UPN-k euskara eta ikurrina bere kudeaketa ekonomiko lotsagarria estaltzeko erabiltzen saiatzea
Geroa Baik tamalgarria deritzo UPNk euskara eta ikurrina erabiltzen saiatzea bere kudeaketa ekonomiko lotsagarria estaltzeko, zorraren datuak manipulatuz gainera, Barkosen Gobernuak burutzen ari duen finantza politika iluntzeko eta zikintzeko. “Atzo Kontseilu Politikoan Javier Esparzaren hitzen ondoren, ezin dugu UPNk zorroztasunik gabeko oposizioa egiten jarraitzen duela deitoratu beste ezer egin, nafarron arteko efrentamendua lortzen saiatuz gainera”, baloratu du Geroa Bairen parlamentuko eledun Koldo Martínezek.
Koalizioak gogorarazi duenez, Barkosen Gobernuak 3.322 milioiko zorra jaso du UPNren kudeaketaren ondorioz, eta Esparzak datuak faltsutzea kritikatu du. “UPNren presidenteak atzo esan zuen 2016an Gobernuak 560 milioiko zorra egin duela eta 2017an 400 milioi zorpetuko dituela. Hori, sinpleki, gezurra da. Gobernuak egin duena izan da bere gobernuek utzi ziguten zorra berfinantzatu, bere amortizazioetako asko gainditu egin baitira eta beste asko datozen urteetan betetzen baitira”, azpimarratu du Martínezek.
Azkenik, Geroa Baiko eledunak kritikatu du Esparzak, berriro ere, nafarron arteko banaketa bilatzen aritzea, euskara eta ikurrina Gobernuaren aurkako arma moduan erabiliz. “Honek frogatzen du ez duela proposamen eraikiorrik ez eta nafar gizartearen interes eta kezkei erantzuna emateko balio duen proiekturik, bazik eta bere posizio politikoek euren fobia propioei erantzuten dietela bakarrik, Nafarroa lurralde plural eta anitza dela ahaztuz”, amaitu du.
Koldo Martínez