Itzuli

Geroa Baik dio “aldaketa finkatu” egin dela “UPNren oposizio amarrutsuaren aurrean”

Geroa Bairen iritziz legegintzaldiaren bigarren urtea Nafarroan “aldaketaren finkatzearena” izan da eta “aldaketa bozkatu zuten pertsona guztiak integratzearen alde egin du beldurraren eta zarataren aurrean ez erortzeko”, horren aurrean “UPNren oposizio amarrutsua eta mendira jausia” dela esanez.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak prentsaurreko bat eskaini du bere taldeko kideekin batera, balantze bat eginez behin legegintzaldiaren erdia pasa denean eta defendatu duenez “2015ean hasi zen Nafarroan hemen finkatu gabe zegoen trantsizioa”. “2015etik aurrera akordioaren, negoziaketaren, itunaren eta gardentasunaren baloreak ezarri dira. Politika egiteko modu berri batekin denon eta denontzako Gobernu bat eratu da”, adierazi du.

Koldo Martínezek azpimarratu duenez “Gobernuak aldaketa lasaia, zentzuduna, barneratzailea, egituratzailea, eraginkorra, soziala eta arduratsua, eta aldi berean sakona errealitate egin du”.

Horren aurrean iritzi du “UPNk oposizio amarrutsua egiten ari duela, mendira jausia, proposamenik gabekoa, Gobernua galtzeak eragin dien ondoezean oinarriturik bakarrik eta, noski, behin Gobernua galduta ezin dute hainbeste urtez mantendu zuten negozio eredua mantentzen jarraitu”.

Koldo Martínezek ziurtatu duenez, UPNko presidente Javier Esparza “ideien faltan, Nafarroako Gobernuko ordezkaria Madrilen izendatu du bere burua eta Rajoyrekin negoziatzen saiatzen da, zumosoleko bere lehengusuarekin alegia, trena bezalako gaiak eta kea besterik ez du sortzen, Gobernuko ordezkari izateko ez eta Nafarroako hurrengo lehendakari izateko ere gaitasunik ez duela frogatuz”.

PSN kritikatu du ere, “Estatu mailan PSOEk aldaketa garrantzitsuak edukitzen ari dituela dirudien arren, Nafarroan bere horretan jarraitzen baitute eskuinaren meza-mutilarena egiten”.

PHT-REN ALDEKO APUSTUA

Koldo Martínez ere prestazio handiko trenari buruz mintzatu da, pasa den astean Geroa Bairen gobernukideek sindikatu ugarirekin batera prentsaurrekoa egin ondoren Gobernuari eskatzeko trenaren inguruan Sustapen Ministerioarekin dituen negoziaketak itxi ditzan.

Lehenik, Martínezek UPN kritikatu du, ziurtatuz “25 urtetan zehar hitzak besterik ez eskaini ez dituztenek gaur exigitzen bait digute Sustapen Ministerioak eskaintzen duen hitzarmenari bai esan diezaiogun, jakinez Nafarroako hiritarren beharrentzako eta bere garapenerako oso eskasa dela”.

Parlamentariak ziurtatu duenez Geroa Baik “PHTren aldeko apustu argia eta tinkoa egiten du, programa akordioaren trena baita: kantauriar-mediterraneo korridorea, merkantzia eta bidaiarientzako sistema mistoa, edukiera nahikoarekin eta nazioarteko estandarrekin”. “Honetan, Gobernuak Geroa Bairen babes osoa du”, ziurtatu du.

Gainera, Koldo Martínezek ziurtatu du “prozesu honetan gure kideekin ezberdintasunak sortzen badira, Geroa Baik programa akordioaren jarraipen batzordea erabiliko duela ezberdintasun horiek konpontzen saiatzeko, beste uneetan egin izan dugun moduan”. “Zalantzarik gabe egingo ez duguna da ezberdintasun horiek prentsaurrekoen bitartez eta kalean elkarretaratzeak eginez konpontzen saiatzea. Horretan ere aldaketak nabaritu behar du”, azpimarratu du.

LAU BLOKE JARDUERAN

Prentsaurrekoan zehar, Unai Hualde parlamentariak bi urteko jardueraren berrikusketa egin du, burututako lana lau bloketan banatuz. Lehenik, gizarte politikak eta “murrizketen leheneratzea” aipatu ditu, alor horretan Errenta Bermatuaren legearen onartzea nabarmenduz bai eta etxebizitza alorrean ekintzen legea.

Bigarrenik, eskubideen hedaketa eta bizikidetza blokeari heldu dio, LGTBI kolektiboarentzako berdintasun legea, oroimen historikoaren legea lapurtutako haurtxoei hedatzea edo Nafarroako eremu mistoan 44 udalerri sartzeko euskararen legean aldaketak aipatu ditu.

Hirugarren tokian, “demokratizazioa eta erakundeen garbiketa” deritzon blokea aipatu du, Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa martxan jartzeko lanak edo Nafarroako Kutxaren eta Ultzamako biometanizazio plantaren ikerketa batzordeen garapena nabarmenduz.

Azkenik, Gobernuaren ekintzen eta lurralde orekaren jarraipen blokeari so egin dio, Polizien legea lantzeko lanak, Hitzarmen Ekonomikoa dela eta Estatuarekin negoziaketa eta Tokiko Administraritza berrantolatzeko prozesua sartuz.

Europa Press-en bidez

Izena eman gure buletina jasotzeko