Itzuli

Geroa Baik dio “erabateko biraketa” eman zaiela etxebizitza arloan aurreko Gobernuen politikei

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek ziurtatu duenez Nafarroako Gobernuak etxebizitza alorrean “erabateko biraketa eman die UPNren aurreko Exekutiboen politikei, eskubide moduan ulertu behar baita eta ez negozio moduan”.

Ostiral honetan Parlamentuak etxebizitzaren inguruan egin duen saioan, Koldo Martínezek ziurtatu du Gobernua sostengatzen duten lau indarrek “azken 30 urteetan egon del etxebizitza lege sozialena” onartu dutela berriki Parlamentuan, “etxebizitza eskubidea lehen planoan kokatuz”.

Gainera, defendatu du “Gobernu honek UPNren politikari buelta eman diola, lehen jabetza lehenesten baitzen eta orain alokairuaren aldeko apustu ausarta egingo da, bai eta  eraikin zaharren zaharberritze politikak berraktibatu diru-laguntzak eta etxebizitza kopurua bikoiztuz”. “Hauek guztiak ez dira Gobernu programa baten neurri hutsak, printzipioak eta baloreak baizik”, azpimarratu du.

Koldo Martínezek nabarmendu duenez, “frogatu da etxebizitza politika gazteen eta familien zerbitzura jarri dela, Salestarrena bezalako goi mailako pelotazoen aurrean”. “Frogatu da, biraketa politikoaren ondoren, lurzoru publikoaren eta promozio publikoaren aldeko apustua, neurrigabeko plusbalioak sortzen zituzten promozio pribatuen aurrean”, esan du.

Parlamentariak azkenik azpimarratu du “Geroa Baitik, espanturik gabe, aldaketa lasaia, sakona eta barneratzailea bultzatzen jarraituko dugu, etxebizitza eskubidea eta ez negozioa dela sustatzen jarraituko dugu, neurri errealistekin eta ekintza zehatzekin”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko