Itzuli

Geroa Baik dio politikaren judizializazioa konponbidea ez dela frogatu dutela hauteskundeek

Geroa Bairen iritziz Kataluniako hauteskundeek frogatu dute politikaren judizializazioa ez dela konponbidea, aspalditik salatu izan dugun moduan, hiritarren artean frustrazio gehiago sortzeko balio baitu bakarrik.

Koalizioak Kataluniako gizartea zoriondu nahi izan du hauteskundeetan izandako partaidetza handiagatik, beti baita hori positiboa, eta bere errespetu osoa azaldu dio hiritarren hautestontzietan adierazitako erabakiari, haien botoekin Kataluniako Parlamentuko ordezkari subiranoak aukeratu baitituzte.

Azkenik, Geroa Baik berretsi duenez arazo politikoei irtenbidea emateko modu bakarra POLITIKAREN bidez da, hau da, elkarrizketaren eta akordioaren bitartez, eta ardura eta zuhurtasuna eskatu die erakundeei, bai Kataluniakoei bai eta Estatukoei ere. 

Izena eman gure buletina jasotzeko