Itzuli

Geroa Baik dio Rozalejoko ‘okupek’ ez dutela “inolako borondate negoziatzailerik”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, Iruñeko Rozalejoko Markesaren Jauregiko ‘okupek’ ez dute “inolako borondate negoziatzailerik”, bien bitartean Geroa Bai “lehen zegoen tokian jarraitzen duelarik, herritarrek erabili eta gozatu ahal izateko ondare publikoaren defentsan”.

Gainera, Koldo Martínezek nabarmendu duenez “Justiziak Nafarroako Gobernuari arrazoia eman dio, oposizioari kenduz”, eraikinaren okupazioaren kausa judiziala ez artxibatuz.

Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez “Gobernuak, epaileak agindutako bitartekaritza baten bitartez negoziatu zuen eta arrakastarik gabe bukatu zuen”. “Ondoren, dirudienez negoziaketa gehiago egon dira formakuntza politikoren baten eta ‘okupen’ artean, eta arrakastarik gabe bukatu duela dirudi ere”, nabarmendu du.

Koldo Martínezek ere azpimarratu duenez “ondasun publikoak publikoari itzultzeko gure asmoarekin jarraitzen dugu”. “Azkenik hustutze batera iritsi behar baldin bada, hustutze ordenatu bat izan beharko du, itzulezina eta behin betikoa”, esan du, toki horretan Oroimenaren Nafarroako Institutua ezartzeko lanak hasteko bere nahia agertuz, horretarako Nafarroako Aurrekontuen proiektuan jada partida bat baitago. 

Izena eman gure buletina jasotzeko