Geroa Baik E28J plataformak antolaturiko transfobiaren aurkako manifestaldiarekin bat egiten du
Geroa Baik datorren larunbatean 18.00etan egingo den transfobiaren aurkako manifestaldiarekin bat egiten du, E28J plataformak deitua haur transexualitatearen aurka ‘Hazte oír’ erakundearen kanpaina gaitzesteko, eta hiritarrak bertan parte hartzera animatzen ditu.
Koalizioak erakunde horrek martxan jarritako kanpaina gaitzesten du berriro ere, eta pertsona transexualen eskubideen babesa eta aldarrikapena berresten du, bereziki adin txikiko transexualen eskubideena.
Geroa Baik sexu eta genero bazterkeria mota oro deuseztatzeko bere apustua berresten du, bai eta pluraltasunarekin eta sexu aniztasunarekin bere konpromisoa eta pertsona guztien eskubideen defentsa ere.