Itzuli

Geroa Baik EAJ zoriondu du EAEn hauteskundeak irabazi ondoren eta egonkortasuna lortzeko ezberdinen arteko akordioetara lortzeko beharra azpimarratu du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak pasa den igandeko euskal hauteskundeen emaitzei erreparatu die, eta lehenik EAJ zoriondu nahi izan du EAEn “beste behin ere hauteskundeak irabazi izanagatik”. Era berean azpimarratu duenez, lortutako emaitzek “ezberdinen arteko akordioetara iristeko beharra agerian jartzen du”. “Ziklo berri bat irekitzen da datozen egunetan eta indar politikoek akordioak bilatu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan egonkortasuna eta gobernagarritasuna lortzeko”, berretsi du.

    Bigarrenik, koalizioak ostegun honetako kontrol saiora eramango dituen ekimenak aipatu ditu Azconak. Horrela, azaldu duenez aste honetako osoko bilkuran Geroa Baik Ana Ollo bigarren lehendakariordeari galdera egingo dio, euskararen sustapenaren inguruan Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ‘Tejiendo Alianzas’ jardunaldien baitan aurkeztutako lanaren bere balorazioa ezagutzeko helburuarekin. Geroa Bairen eledunak ere azaldu duenez, Industria kontseilariari galdegingo diote ere Sodena-ko desinbertsio operazioen irizpideei buruz erantzun dezan. Hirugarrenik, koalizioa Kultura kontseilariari zuzenduko zaio ere, bere departamentuak Mezenasgo Kulturalaren Foru Legea eguneratzeko asmorik ote duen galdetzeko.

    Azkenik, Altsasuko Sunsundegi enpresari 6 milioi euroko gehieneko kreditu bat emateko Nafarroako Gobernuak egindako Foru Lege proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du Azconak, datorren ostegunean bozkatuko baitute Foru Ganberan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko