Geroa Baik egituraren dekretuaren onarpena adostasunik gabe egin dela ohartarazi du
Koalizioaren iritziz aurrekontuek ahalbidetuko dutenaren araberako egutegiratze batekin kudeatu beharko litzateke
Geroa Baik ohartarazi duenez Nafarroako Gobernuaren egituraren dekretuaren onarpena adostasunik gabe egin da, koalizioa horrekin ados ez dagoelarik. Geroa Baik Exekutiboan bertan jakinarazi izan du bere jarrera, bai eta programa akordioko sinatzaileei ere jakinarazi die hasieratik.
Koalizioaren iritziz, egungo Gobernuak egitura handitu beharra du, aurreko legegintzaldian kontuak onbideratu ondoren orain asmo handiagoko egitura baten aldeko apustua egin baitaiteke. Hala ere, Geroa Baik ez du egungo Exekutiboak duen iritzi bera egitura horren handitzerako duen kudeatzeko moduarekin. Horrela, Geroa Baik aldi bakarrean egin izana gaitzetsi du, datozen lau urteetarako diru-sarreren aurreikuspenaren estudioa kontuan izan gabe. Koalizioaren aburuz, ezaugarri hauetako egitura handitzea egutegiratze batekin egin beharko litzateke, beti ere aurrekontuek ahalbidetuko dutenaren arabera.
Geroa Baik gogorarazi duenez, austeritate handiz kudeatu zen legegintzaldi batetik gatoz eta horregatik hain garrantzia handiko aldaketa bat moderazio gehiagorekin kudeatu beharko litzateke.
Azkenik, Geroa Baik azaldu du Gobernuak onartu duen egitura berriaren xehetasuna ez duela ezagutzen eta horregatik ezin da ezagutzen ez duen eta arretaz ikertzeko aukera eduki ez duen zerbaiten alde egon.