Itzuli

Geroa Baik EH Bilduri emango dio botoa Lizarran eta “PSN-ren ausardia falta” deitoratu du

M-28an bozkatuena izan zen zerrenda aurrerakoienak gobernatzearen alde agertu da eta Mikel Kolomo buru duen hautagaitza bozkatuko du

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez

    Lizarrako Geroa Baik, hauteskunde kanpainan adierazi zuen moduan, pasa den maiatzaren 28ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen zerrenda aurrerakoiak gobernatzearen alde egin du. Horregatik bihar, ekainak 17, egingo den udalbatza eratzeko bilkuran koalizioak Mikel Kolomori emango dio alkatetzarako botoa.

    “Boto gehien jaso dituen zerrenda aurrerakoiari emango diogu botoa, eskuinei alternatiba ematearen alde egingo dugu, hori bai, beti pertsonalitatea gordez eta profil propioarekin, Lizarrako Geroa Baik beti frogatu duen moduan”. “Beste behin ere, eta asko dira jada, beste formakuntzei betoak jartzen dizkien PSN bat aurkitzen dugu, bere interes propioetan zentratuagoa Lizarrako herritarren interesengan baino eta eskuinek gobernatzea ahalbidetuz, gure hirian gobernu aurrerakoi eta plural bat egotea galaraziz”, azpimarratu du Blanca Regúlezek.

    Blanca Regúlez Geroa Bairen zerrendaburuak “PSNren ausardia falta” deitoratu du”. Era berean gogorarazi duenez, “Lizarran marmotaren egunean gaude, Nafarroako beste udal askotan gauden moduan, elkar ulertze falta eta formakuntzen arteko betoak daudela eta alkatetzak eskuinei emanez”.

    “Beste behin, Lizarrako Udalean gertatzen dena zera da, Lizarrako interes orokorrak kontuan hartu gabe hartzen direla erabakiak eta Lizarra hiri plural eta aurrerakoia dela ulertu gabe. Deitoratzen dugun egoera honetaz gain, gure profil propioarekin lanean jarraituko dugu Lizarrarentzako inbertsio hoberenak, enplegua eta garapena ziurtatzeko”, azpimarratu du Regúlezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko