Itzuli

Geroa Baik ekitaldi politiko bat egingo du igande honetan Uxue Barkos, Koldo Martínez eta Itziar Gómezekin

Geroa Baik ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldi bat egingo du igande honetan, irailak 17, eta bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Koldo Martínez Geroa Bairen parlamentu taldeko bozeramaileak eta Itziar Gómez Iruñeko Udalean koalizioko bozeramaileak hartuko dute hitza.

12:00etan Uharteko Don Carlos Hotelean izango den ekitaldian, koalizioak datozen hilabeteetan jorratuko dituen ekimen eta ildo politikoak aurkeztuko dituzte, bai eta ikasturte politiko honetan aurre egin beharreko erronkak.

Ekitaldi politikoa irekia izango da eta koalizioko afiliatu zein zaleak elkartzeko topagune izango da. 

Izena eman gure buletina jasotzeko