Itzuli

Geroa Baik ekitaldi politikoa egingo du Sarrigurenen Alfonso Etxeberria, Anika Luján, Koldo Martínez eta Uxue Barkosekin

Geroa Baik ekitaldi politiko irekia egingo du datorren ostegunean, apirilak 25, 19:30etan Sarrigurengo Oihanburu Aretoan, bertan Alfonso Etxeberria Eguesibarreko Alkatetzarako hautagaiak, Anika Luján Cambio-Aldaketa Senaturako hautagaitzan Geroa Bairen hautagaiak, Koldo Martínez Kongresurako hautagaiak eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakari eta datozen hauteskundeetan Exekutiboko Lehendakaritzarako hautagaiak parte hartuko dutelarik.

Alfonso Etxeberria, 53 urtekoa, Lucas Girling enpresako langilea izan zen 1987 geroztik, egun TRW enpresan lan egin arte bertan garatuz bere ibilbide profesional guztia. Gazteleraz eta euskaraz mintzatzen da. Eguesibarreko Udalko zinegotzia izan ze CIVE taldearekin 1999 eta 2007 bitartean, Nafarroa Bairen eleduna 2007tik 2013raino, Nafarroa Bairekin alkate 2013tik 2015eraino eta Geroa Bairekin alkate 2015 geroztik.

Etxeberria berriro aurkeztuko da alkatetzara, azken legegintzaldi honetan hainbat lorpen nabarmendu ondoren, hala nola institutuaren eta haur eskolaren eraikitzea 2019-20 ikasturterako, Sarrigurengo herri zaharraren zaharberritzea, argiztatze publikoa led sistema bidez ordezkatzea (Europako argiztatze sistema hoberena saria), Hermanas Uriz Pi eta Joakin Lizarraga ikastetxe publikoen handitzea, berdintasun, gazteri, administraritzaren modernizazio, partaidetza eta gardentasun alorren sorrera, eta bailararen egoera ekonomikoaren hobetzea.

Izena eman gure buletina jasotzeko