Geroa Baik Emakumearen Eguneko ekitaldiak babesten ditu eta "indarrak batzea" eskatu du berdintasun erreal eta eraginkor bat lortzeko
Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Geroa Baik egun horretarako deitutako ekitaldiekin bat egin du, hala nola 12:00 et 12:30 artean egingo den geldialdia eta 20:00ean Gaztelu Plazan egingo den manifestaldia, eta hiritarrak horietan eta beste mobilizazioetan ere parte hartzera animatzen ditu.
Koalizioaren aburuz beharrezkoa da gizartearen esfortzu bateratua indarrak batzeko eta gizon eta emakumeen arteko eskubide zein aukera erreal eta eraginkorren berdintasunaren alde borroka egiteko, bai orain arte berdintasun alorrean lortutako eskubideetan atzerapausorik ez emateko, bai eta, ezeren gainetik, hasitako bidean aurrera egiten jarraitzeko.
Geroa Baik azpimarratu duenez 2017ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren leloa honakoa da ‘Emakumeak eraldatzen ari den lan mundu batean: 50-50 planetan baterantz 2030ean’ eta zentzu honetan, ziurtatu du orain inoiz baino beharrezkoagoa izaten jarraitzen duela lan egitea gizon eta emakumeen arteko soldata amildegia murrizteko; gai honek Nafarroan ezberdintasunak sortzen ditu, bereziki industria sektorean, Foru Komunitatean pisu handikoa dena gainera.
“Nahitaezkoa da kohezkuntza plan eta proiektuetan lan egitea eta formakuntza dualaren alde egitea, Gobernuak egiten ari duen moduan pixkanaka pixkanaka pausoak eman ahal izateko desberdintasun horiek murriztuz, gizarte zuzen eta berdintasunezko bat lortzeko helburuarekin”, ziurtatu du koalizioak.
Azkenik, Geroa Baik bere kezka agertu du azken hilabeteetan indarkeria matxista kasuen gorakadaren aurrean eta bere babesa helarazi die indarkeria honen biktimei eta erahil dituzten emakumeen familia eta lagunei. “Haien minarekin bat egiten dugu eta kontzientziazioan eta sentsibilizazioan elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, gizarte guztiaren esfortzuak bakarrik lortuko baitu gaitz honekin amaitzea”, amaitu du.